Zarautz eta Getaria arteko pasealekuko zuloa konpondu dute

Zarauzko Hitza 2011ko apirilaren 14a

Azaroaren 9ko denboraleak eragindako zuloaren konponketa lanek iraun duten hiru hilabeteren ondoren, irekita dago berriro ere Zarautz eta Getaria lotzen dituen pasealekua.

Kostako Zuzendaritzak 334.007 euroko aurrekontua erabili du pasealekuko hiru ki...

Azaroaren 9ko denboraleak eragindako zuloaren konponketa lanek iraun duten hiru hilabeteren ondoren, irekita dago berriro ere Zarautz eta Getaria lotzen dituen pasealekua.
Kostako Zuzendaritzak 334.007 euroko aurrekontua erabili du pasealekuko hiru kilometroko bide zatia konpontzeko.

Aipatu zuloa konpontzeko, kalteturiko egitura eraitsi behar izan dute lehenik eta, ondoren zolarekin berreraiki, baranda ipintzeaz gain. Horri esker, egun denboralea izan aurretiko egoera berbera du orain pasealekuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide