Hondartzako futbol txapelketako finalak, igandean

Zarauzko Hitza 2011ko apirilaren 14a

Negu osoa nor baino nor jardun ondoren, Zarauzko 67. Hondartzako Futbol Txapelketako festa handia ospatuko dute igandean goizean. Hain justu ere, eskola kiroleko ikasleen eta helduen finaleko partidak jokatuko dituzte, 09:15etik aurrera; norgehiagokek...

Negu osoa nor baino nor jardun ondoren, Zarauzko 67. Hondartzako Futbol Txapelketako festa handia ospatuko dute igandean goizean. Hain justu ere, eskola kiroleko ikasleen eta helduen finaleko partidak jokatuko dituzte, 09:15etik aurrera; norgehiagokekin hasi baino lehen, urtero bezala, azken txanpara iritsitako taldeek desfilea egingo dute. Hondartza futbol eremu erraldoi bihurtuko da beste behin. Aurten, senior, alebin eta benjamin neska-mutilen 120 talde lehiatu dira txapelketan, eta honako hauek izan dira finalistak: alebin mutilak (5. maila), Salleko M eta Orokieta 5DM;  alebin neskak (5. maila), Orioko 52 eta Txupatxusak; alebin mutilak (6. maila), Ez Dizut Esango eta Iturzaeta 6M; alebin neskak (6. maila), Aiarrak 5-6 N eta Orioko 62 N; senior mutilak (liga), Marmol Malecon eta Asti Pinturak; senior neskak (liga), Xixario Galerna eta Aranola Leihoak; senior mutilak (kopa), Kirkillla eta Arrano; senior mutilak (kopa); eta senior nekak (kopa), Kiribil eta Zubi Ondo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide