Korrika Txikiari agur esan eta Korrika Oriotik noiz pasako zain

Karkara.eus 2011ko apirilaren 13a

Korrika apirilaren 17an, goizaldean iritsiko da Oriora

Trebiñun abiatu eta Donostiara arteko bidea egingo du aurten Korrikak, euskararen aldeko lasterketak. Bide horretan Orion ere hartuko du tokia apirilaren 17an, hain zuzen ere. Txikiek, ordea, au...

Korrika apirilaren 17an, goizaldean iritsiko da Oriora

Trebiñun abiatu eta Donostiara arteko bidea egingo du aurten Korrikak, euskararen aldeko lasterketak. Bide horretan Orion ere hartuko du tokia apirilaren 17an, hain zuzen ere. Txikiek, ordea, aurrea hartu eta Korrika Txikia ibili zen, ostiralean, apirilaren 8an, Orioko kaleetan barrena. Ikasle, irakasle eta gurasoek herriko kaleak korrika hartu zituzten eta lekukoa esku batetik bestera ibili ondoren, plazan Korrikaren aldeko agiri bat irakurri zuten eta koplak eta dantza ere ez ziren falta izan, Gose taldeak aurtengo Korrikarako propio abestu duen kantuaren doinuak izan dituzte dantzarako lagun. Hona hemen Korrika Txikiko argazkiak.

Korrika 2011 Shanghaira ere heldu da

Korrika ShanghainEuskal Herrian ez ezik, Korrikaren eguna Shanghai bezalako hiri handietan ere ospatzen da eta Shanghain dagoen Igor Castro oriotarrak horren froga bidali digu. Joan zen igandean ospatu zuten Korrika Eguna hango Euskal Etxean. Euskaldunak munduan zehar asko ibiltzen garelako eta zehazki Shanghain mordoxka bat biltzen garelako –bereziki asteburuetan– ekitaldiz-ekitaldi ibiltzen gara. Joan den asteburuan, esaterako, Korrikaren jaialdia ospatu genuen Shanghaiko kaleetan zehar txinatarren harridurarako, ondoren bazkari eder bat egin genuen. Harridura aurpegi asko ikusi genituen, argazki ugari ere atera zizkiguten eta giro on batean, Euskara Shanghain ere entzuten dela erakutsi genuen.

Igandean Oriora

Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean ibili dira eta dabiltza euskaltzaleak korrika eta lelo horrekin iritsiko da Oriora ere apirilaren 17an, 05:30ak aldera. 11 kilometro hartuko dituzte herriko elkarteek 17. Korrikan. Zudugarai gainean Ikastolak hartuko du aurrenekoa eta gero hurrenez hurren jasoko dute lekukoa EAJk, Orioko Arraun Elkarteak, Ikastolako langileek, Zaraguetak, Ezber Abertzaleak eta Orioko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Udalak, Karkarak eta Kofradiak, Herriok eta Goiko Kaleko Festa Batzordeak, Txurrumuskik eta Harribilek eta Orioko surflariek. Bestalde, talde guztientzako adina kilometrorik ez dagoelako, Arkupe elkarteak beste modu batera eman du 400 euroko laguntza: Korrika lagun ekimenari lagunduz.

Aurrez, ordea, girotze aldera, ekitaldirik ez da faltako Korrika Kulturalaren baitan.

Korrika kulturala

Herriko eragile eta lagunek osatutako korrika batzordeari esker, hainbat kultur ekintza egongo da herrian:

  • Apirilak 14, osteguna: Bitsa eskuetan olerki emanaldia (Miren Agur Meabe). 19:00etan, kultur etxean.

  1. Final laurdena: Gurrutxaga anaiak eta Arruti/ Manterola, Lazkano eta Zumeta. 12:00etan, Aterpen.

  2. Final laurdena: Esoain, Salsamendi eta Iruretagoiena/Sukia, Yaben eta Uzkudun. 17:00etan, Kalakarin.

  3. Finalerdia: 20:00etan, Errustan.

  4. Finala: Eizagirre, Saizar eta Torrotxo Errustan sailkatutakoekin. Gauerdian, Barakan

Eguerdian, Satxota sagardotegian elkartuko dira euskaltzaleak bazkaltzeko. Bestalde, Korrikari ongietorria ahalik eta jende gehienak egite aldera, korrika batzordearen eskariz, 05:00ak arte irekiko dituzte ateak herriko tabernek; barra itxita, beroketak egin eta korrika abiatu dadin kalean dauden Korrikazaleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide