Amaia Azkueren hiltzailearen DNA aztertzen ari dira

Zarauzko Hitza 2011ko apirilaren 13a

Ertzaintza pasa den martxoaren 16an Ibai Eder urtegian hilik aurkitu zuten Amaia Azkueren hiltzailearen DNA aztertzen ari da. Ildo horretatik, azken astean Zarauzko hainbat tabernetatik eta kafetegitatik jaso dituzten edalontziak, atiluak, kopak eta be...

Ertzaintza pasa den martxoaren 16an Ibai Eder urtegian hilik aurkitu zuten Amaia Azkueren hiltzailearen DNA aztertzen ari da. Ildo horretatik, azken astean Zarauzko hainbat tabernetatik eta kafetegitatik jaso dituzten edalontziak, atiluak, kopak eta beste hainbat elementu ikertzen ari da. Orain artean bildutako frogak ez dute hiltzailea identifikatu ahal izateko nahiko kalitate.

Jakinarazi dutenez, Zarauzko kutxazain bateko kameren bidez lortutako irudiak ez dira “argiak”. Era berean, biktimaren autoan antzemandako hatz-markak “zatituta” daudela adierazi dute, eta beraz, ez direla gaizkilea identifikatzeko adinakoak. Hipotesien arabera, hiltzailea gizonezkoa da, luzea (1,90 metro pasa izan daiteke) eta argala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide