Urtero legez, Orokieta Herri Eskolako, La Salle eta Antoniano ikastetxeetako, Salbatore Mitxelena Ikastolako, Oteitza Lizeoko eta Lizardi Institutuko haurrek Agenda 21aren inguruko udalbatzarrean hartzen dute parte. Bertan, Jon Urien alkateak eta Agenda 21eko zinegotzi Gloria Vazquezen ondoan, bioaniztasunaren alde herriko zenbait alorretan hobetu beharrekoen inguran eztabaidatu zuten ikasleek, gune berdeak mantentzearen garrantziaz, torreoia konpontzeaz, eta kutsatutako lurrak berreskuratzeko lanaz, besteak beste.