«Talde lana, gidaritza eta kudeaketa eraginkorra» dira EAJko zerrendakideen ustez Zumaiak «zailtasunak gainditu eta zumaiarren ametsak egia bihurtu ahal izateko oinarria». «Etorkizuneko Zumaiak etxebizitza eta aparkaleku arazoei erantzuna eman behar die; adinekoentzat zerbitzu hobeak eta aisirako eta kulturarako eta espazioak sortu behar ditu, eta auzo, kale eta enparantzak garbi izan behar ditu.
Pasa den astean aurkeztu zituen Montse Arana zerrendaburuak gainontzeko hautagaiak. Edurne Egañak, Juan Carlos Zendoiak, Ana Arranzek eta Isidro Fernandezek beteko dituzte zerrendako lehenengo postuak. «Gure helburu nagusia Zumaiarentzat ahalik eta ongizaterik eta garapenik handiena lortzea da», nabarmendu zuen Aranak.