Aia zeharkatzen duen errepidea konpondu eta zabaldu egingo du Aldundiak

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 13a

Gipuzkoako Foru Aldundiak Aia zeharkatzen duen GI-2631 errepidea konpontzea onartu du. Bihurguneetako peralteak eta bermak egokituko dituzte, eta errepidea zabalduko dute. Egun lau metro inguru neurtzen du errepideak, eta sei metrotara zabalduko dute. Aldundiak 552.000 euroko aurrekontua du horretarako. Hiru hilabetan egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide