Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Javier Arizti Olaberrik eta Aitor Juaristi Artasok idi probak egin zituzten Aiako probalekuan larunbatean. Artaso-k irabazi zuen bien arteko desafioa. Izan ere, lehenengoak 46 plaza eta 1,92 metro egin zituen, eta bigarrenak 29 minutu eta 24 segundu behar izan zituen marka hori egiteko. Hori hala, 2.000 euro lortu zuen Artaso-k. Antolatzaileen arabera, 200 lagun inguru elkartu ziren probalekuan.