2012an Londresen jokatuko diren Olinpiar Jokoetan parte hartzea da Itxas-Gaineko piraguista Iñigo Peñaren ametsa. Bide zaila du oraindik aurrean, baina beste urrats bat egin berri du, txartelaren lehian ariko diren piraguisten artean aukeratu baitu Espainiako selekzioak. Maiatzean Munduko Kopako bi probatan hartuko du parte K4ean. Abuztuan Munduko Txapelketa jokatuko da eta han erabakiko dira Olinpiar Jokoetarako txartelak. Oraingoz, Peñarekin batera, beste zazpi piraguista aukeratu dituzte, lauko bi ontzi osatzeko.