Irigoieni desafioa
Bestalde, larunbat eguerdian, Aiako Iturriozena Kafetegi-okindegian elkartu ziren Aiako Idi Probak Elkartekoak eta desafioa bota zioten Aimar Irigoien harrijasotzaileari: Joxe Antonio Gisasola Zelai-k Soraluzen 1985eko uztailaren 23an 10 arroako zilindro
zaharrarekin egindako marka ezetz gainditu. 5 minutuko hiru tandatan, tandatik tandara 15 minutuko
atsedenarekin, 123 jasoaldi egin zituen Zelai-k.
Ekainaren 19rako egin dute hitzordua; Aiako dema-plazan jokatuko da apustua eta 12.000 euro izango dira jokoan. 69,5 zentimetroko harria, 30 ontzakoa, 140 arroako
zilindro zaharra erabiliko dute eta ezingo du berunik izan itsatsita. Errezildarrak bi laguntzaile izango ditu aldamenean.