Oso arrakastatsua izan da Udaberriko Karta-joko Txapelketa. Eskoban 18 bikotek, eta musean eta punttuan 11 bikotek hartu zuten parte, igandean. Adin guztietako lagunak elkartu ziren, eta guztiei jokatzeko aukera emateko, partida azkarrak jokatzea erabaki zuten. Irabazleek Ostatu Zaharrean bi lagunentzat otordua, produktu sorta eta landare bat irabazi zuten; bigarren sailkatuentzat hainbat produktuz osatutako saskia eta landarea izan ziren.