Zarautz Trindoor txapelketako finalerako sailkatu da

Zarauzko Hitza 2011ko apirilaren 12a

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioko Herri Arteko Emakumezkoen Trindoor Txapelketako bigarren faseko azken jardunaldian lehiatzekoa zen Azpeitiko hirukoa, joan den larunbatean, Donostiako eta Abadiñoko taldeen aurka. Azpeitiarrak fabor...

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioko Herri Arteko Emakumezkoen Trindoor Txapelketako bigarren faseko azken jardunaldian lehiatzekoa zen Azpeitiko hirukoa, joan den larunbatean, Donostiako eta Abadiñoko taldeen aurka. Azpeitiarrak faboritoen artean zeuden; iazko txapeldunak izateaz gain, aurten ere erakustaldi bikaina eman dute kanporaketako saioan. Hala ere, azken orduko bajak medio, ez zuten taldea osatzeko denborarik izan, eta ezin zuten parte hartu larunbatean. Gauza bera gertatu zitzaien abadiñoarrei. Ondorioz, Donostiako hirukoa bakarrik aritu zen lanean. Ustegabeko gertakariak goitik behera aldatu du hasiera batean aurreikusitako finalista zerrenda. Ondorioz, txapelketako lauko finalean aritzeko azken txartela honako herriek lortu dute: Hondarribiak, Donostiak, Gernikak eta Zarautzek, hain zuzen ere. Zarautzek lan xumea egin zuen bigarren fasea eta gainerako taldeek lehia utzi izanak mesedee egin die. Final nagusia datorren larunbatean jokatuko dute, 16:00etatik aurrera, EITBren Donostiako Miramongo egoitzan. Kirol ekitaldia irekia izango da, eta nahi duten guztiek joan izango dute ikustera nahiz animatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide