Gernikako mausoleo batean aurkitu dituzte 1936ko Gerra Zibilean desagertutako bost zumaiar

Baleike 2011ko apirilaren 12a

1936ko Gerra Zibilaren ondoren desagertuta zeuden zumaiako bost gudariren hezurrak Gernikako hilerrian lurperatuta daude, herri hartako bonbardaketan hildakoen omenez eraikitako mausoleoan, gudan hildako Gipuzkoako beste gudari batzuekin batera. Gernik...

azala-apirila1936ko Gerra Zibilaren ondoren desagertuta zeuden zumaiako bost gudariren hezurrak Gernikako hilerrian lurperatuta daude, herri hartako bonbardaketan hildakoen omenez eraikitako mausoleoan, gudan hildako Gipuzkoako beste gudari batzuekin batera. Gernikako erregistroan gordetzen den zerrenda batean aurkitu ditu Joseba Esnalek desagertutako zumaiar horien izenak. "Orain ziurtasun ia osoarekin esan dezakegu badakigula non dauden lurperatuta gure familiartekoak". Apirileko Baleike aldizkarian aurkituko dituzue Joseba Esnalek burututako ikerketa lan honi buruzko xehetasunak. Jadanik ohiko salmenta lekuetan eskura dezakezue.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide