Atzo jokatu zen Gipuzkoako Batel Txapelketa, Pasai San Pedron. Eta zumaiarrentzat goiz ederra izan zen. Jubenilek irabazi egin zuten, gizonezkoetan. Bezperan ere denbora onena egin zuten, sailkatze estropadan, eta atzo ere indartsuenak zirela erakutsi zuten.
