Gaur, apirilak 8, hasiko da Orioko 2. Gomazko Pala Txapelketa. 18:00etatik aurrera lau partidu jokatuko dira pilotalekuan. Hurrenez hurren honako bikoteak arituko dira elkarren aurka:
- Josu Galdos/Iñaki Iturain-Ritxi Uzkudun/Garikoitz Erkizia
- Luis eta Jose Mari Erkizia/Xabier Etxeberria-Jabier Ercilla
- Juan Antonio Priego-Urko Sagastibeltza/Unai Illarramendi-Ibon Berasaluze
- Aitor Matxain-Juanjo Polo/Iker Zumeta-Ibai Manterola
Aurten 10 bikotek eman dute izena eta gustura daude antolatzaileak. Bost bikoteko bi talde egin dituzte, beraz bikote bakoitzak 4 partida jokatuko ditu eta astero batek izango du atsedena. Oriotarrak animatu nahi dituzte frontoira gerturatzera, antolatzaileek ez ezik jokalariek ere eskertuko dutelako.
Udaberri saria
Bestalde, igandean, apirilaren 10ean, 10:30ean hasita, 4 t'erdiaren barruan jokatzen den Udaberri sariko 2 partida jokatuko dira Udal Pilotalekuan. Oriotarrak tartean izango dira eta pilota zaleek aukera dute bi partida ikusteko:
- Aimar Galarraga (Orioren izenean)/Ibon Aranalde(Usurbilen izenean)
- Aritz Lertxundi (Orio)/ Beloki (Andoain)