Maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaitza ezagutzera eman du EAJ-PNVk. Zerrendak “berrikuntza eta eskarmentua” uztartzen dituela adierazi du Imanol Lasa alkategaiak. 2007ko hauteskundeetakoarekin alderatuta, 11 aurpegi berri aurkeztu dituzte jeltzaleek, eta baita ordenean aldaketa garrantzitsuak ere. Hauxe dute helburua, alkategaiaren esanetan: “Herriaren alde lan egin nahi dugu behar eta erronka nagusiei erantzun eraginkorra emateko, eta horretarako ezinbestekoa da lidergo sendo eta argi batetik abiatzea, ondo zehaztutako lehentasunekin, eta lehentasun horiek gauzatzeko gaitasunarekin”.
Lasa da zerrendaburua, eta Maite Garrastazuk, Javier Zarraonandiak, Maribel Albizuk, Iban San Martinek eta Pilar Gutierrezek betetzen dituzte lehen postuak.