BH Zarauzko Triatloian parte-hartzeko plaza guztiak bete dira

Zarauzko Hitza 2011ko apirilaren 8a

Ekainaren 11n BH Zarauzko Triatloian parte-hartzeko plaza guztiak bete dira. Aurten, gainera, partaidetza-kopuruaren marka gaindituko du probak, 700 triatletekin. Haien artean, elite mailako 300 triatletatik gora izango dira. Emakumezkoen artean, 70.3...

Ekainaren 11n BH Zarauzko Triatloian parte-hartzeko plaza guztiak bete dira. Aurten, gainera, partaidetza-kopuruaren marka gaindituko du probak, 700 triatletekin. Haien artean, elite mailako 300 triatletatik gora izango dira. Emakumezkoen artean, 70.3 luzeran munduko txapeldun Jodie Swallow eta iazko Zarauzko Triatloiko irabazle Catriona Morrison nabarmendu behar dira. Horiez gain, Ana Burgos eta Eva Ledesma ere ezin dira baztertu.

Gizonezkoen artean, berriz, Zarauzko Triatloia makina bider irabazi duen Eneko Llanosek eta 2009ko Ironmanean Europako txapeldun Timo Brachtek ziurtatu dute parte-hartzea. Horiekin batera, goi mailako beste 25 profesionalek borrokatuko dute garaipena.

Partaidetza beteta badago ere, oraindik interesa duten atletek izena eman dezakete ordezko zerrendarako. Horretarako info@zarauzkotriatloia.com posta elektronikora idatzi beharko dute, izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila ezarriz. Hala, haientzako lekurik balego, beraiekin harremanetan jarri eta proban parte-hartzeko eman beharreko pausoak adieraziko zaie.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide