«Erraustegiaren eragin eremua Zarautzeraino iritsiko da»

Zarauzko Hitza 2011ko apirilaren 7a

Julia San Jose (Santader, Espainia, 1960) medikua da, eta 1991 geroztik Bidasoako ospitalean egiten du lan. 2004tik GEIS errausketen eta osasunaren arteko erlazioa aztertzen duen taldearen koordinatzailea da. Erraustegien kalteen inguruan aditua da, beraz. Hori helduta, Zarautz Zero Zaborrek gonbidatuta, hitzaldia eskainiko du gaur, Antonianoko kultur aretoan, 19:00etatik aurrera. Zeintzuk dira erruskailuak izan ditzakeen eragin kaltegarriak? Arlo askotan eragiten du errauskailuak: alderdi sozialean, ekonomikoan… Baina, batez ere, osasunean hainbat kalte ekar dezake. Askotan, ordea, kalte horiek ez dituzte kontuan izaten. Garrantzia ematen diote birziklatzeari, hondakinak gaika jasotzeari, zabortegiak ixteari… Ez dute, ordea, errauskailuak askatzen dituzten toxikoez hitz egiten. Hori izango da gaurko hitzaldiaren helburua: Kontatzen ez digutena jendeari helaraztea. Zer da kontatzen ez digutena, zehazki? Erraustegiak haren prozesu guztian zehar askatzen ditu toxikoak, ez hondatzen denean soilik. Martxan dagoen une beretik kutsatzen du. Airera eta uretara askatzen diren eta prozesua pasatu ostean isurtzen diren hondakin apurrak erabat kategarriak dira osasunerako, eta askotariko gaixotasunak sor ditzakete: arnas aparatuko gaitzak, eritasun kardiobaskularrak,minbizia… Erraustegiak isurtzen dituen beste hondakinak, kaltegarriak izateaz gain, kezkagarriak ere badira; dioxinak, furanoak eta metal pisutsuak, besteak beste. Ikaragarria da horiek eragiten dituzten kalteak, eta are larriagoa da, beste ereduak badaudela kontuan izanda. Zubietan eraiki nahi dute erraustegia, Zarauztik 20 [...]

Julia San Jose (Santader, Espainia, 1960) medikua da, eta 1991 geroztik Bidasoako ospitalean egiten du lan. 2004tik GEIS errausketen eta osasunaren arteko erlazioa aztertzen duen taldearen koordinatzailea da. Erraustegien kalteen inguruan aditua da, beraz. Hori helduta, Zarautz Zero Zaborrek gonbidatuta, hitzaldia eskainiko du gaur, Antonianoko kultur aretoan, 19:00etatik aurrera.
Zeintzuk dira erruskailuak izan ditzakeen eragin kaltegarriak?
Arlo askotan eragiten du errauskailuak: alderdi sozialean, ekonomikoan… Baina, batez ere, osasunean hainbat kalte ekar dezake. Askotan, ordea, kalte horiek ez dituzte kontuan izaten. Garrantzia ematen diote birziklatzeari, hondakinak gaika jasotzeari, zabortegiak ixteari… Ez dute, ordea, errauskailuak askatzen dituzten toxikoez hitz egiten. Hori izango da gaurko hitzaldiaren helburua: Kontatzen ez digutena jendeari helaraztea.
Zer da kontatzen ez digutena, zehazki?
Erraustegiak haren prozesu guztian zehar askatzen ditu toxikoak, ez hondatzen denean soilik. Martxan dagoen une beretik kutsatzen du. Airera eta uretara askatzen diren eta prozesua pasatu ostean isurtzen diren hondakin apurrak erabat kategarriak dira osasunerako, eta askotariko gaixotasunak sor ditzakete: arnas aparatuko gaitzak, eritasun
kardiobaskularrak,minbizia…
Erraustegiak isurtzen dituen beste hondakinak, kaltegarriak izateaz gain, kezkagarriak ere badira; dioxinak, furanoak eta metal pisutsuak, besteak beste. Ikaragarria da horiek eragiten dituzten kalteak, eta are larriagoa da, beste ereduak badaudela kontuan izanda.
Zubietan eraiki nahi dute erraustegia, Zarauztik 20 bat kilometrora.
Nahiz eta kilometro batzutara egon, neurri txikiagoan bada ere, kalteak eragingo ditu Zarautzen. Zubietako errauskailuaren eragin eremua Zarautzeraino iritsiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide