Ostarrena taldeak udaberriko zine forum zikloari hasiera emango dio gaur. Aukeratutako pelikula Alex de la Igelsia bilbotarraren 'Balada triste de trompeta' da. Pelikula hau iazko Veneziako zinemaldian saritua izan zen: zuzendari eta gidoi onenaren sariak jaso zituen. Pelikula 21:45ean emango da Aita Mari zineman. Hemen duzue trailerra.