Udalbatzak ezohiko bilkura egingo du asteazkenean, apirilaren 6an. Hitzordua 19:00etan izango da udalbatzarren aretoan. Honako gaiak jarriko dituzte mahai gainean:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, 2010eko maiatzaren 25eko eta urriaren 26ko ohiko bilkuretakoak eta 2010eko uztailaren 6ko eta urriaren 5eko ezohiko bilkuretako akten zirriborroak.
2.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiari. Plan Nagusia Manu Arruabarrena eta Santiago Peñalba arkitektoek eta Mikel Iriondo abokatuak idatzi dute.
3.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 1. zenbakidun eraikina okupatzeko kontzesio administratiboaren kontratua, bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
4.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 2. zenbakidun eraikina okupatzeko kontzesio administratiboari buruz, bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
5.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 3. zenbakidun eraikina okupatzeko kontzesio administratiboaren kontratua, bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
6.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko bide publikoen udal inbentarioari.