Itziar Aizpuru Getariako aktoreak Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian epaimahaiaren saria jaso du. Iberoamerikako Fikziozko Film luzeen sailaren baitan irabazi du saria Aizpuruk, 80 egunean Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendu zuten filmean egindako lanarengatik. Sariaz gain, Euskal Herriko zenbait film eta dokumental ikus daitezke jaialdian, 80 egunean filma, esaterako.