Drogei buruzko erakusketa jarri dute kultur etxean

Karkara.eus 2011ko apirilaren 4a

Droga-mendekotasunari aurrea hartzeko plana ebaluatzeko bilera ostegunean egingo dute

Orioko

Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak, Askagintza elkartearekin elkarlanean, drogei buruzko erakusketa antolatu du. Kultur etxean izango da

apirilaren 4tik 8ra...

Droga-mendekotasunari aurrea hartzeko plana ebaluatzeko bilera ostegunean egingo dute

Orioko Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak, Askagintza elkartearekin elkarlanean, drogei buruzko erakusketa antolatu du. Kultur etxean izango da apirilaren 4tik 8ra bitartean. Erakusketa zabalik egongo da 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Asteartean, apirilaren 5ean, Askagintza elkarteko kideak izango dira erakusketa aretoan, edozein herritarrek eduki ditzakeen zalantzak argitzeko edo galderak erantzuteko. 16:30etik 18:30era bitartean egongo dira kultur etxean.

Bilera

Bestalde droga-mendekotasunari aurrea hartzeko plana ebaluatzeko bilera izango da ostegunean. Orioko Udalak bost urterako plana jarri zuen martxan 2006an, herrian droga-mendekotasunari aurrea hartzeko. Azterketa bat egin zuen aurrena eta hartan oinarrituta, plana diseinatu zuen gero. Orain, planak emandakoa ebaluatzeko unea heldu da eta Udala lanean ari da Askagintza elkartearekin planak zer eman duen eta zein hutsune izan dituen baloratzeko.

Ebaluazioaren baitan bilera irekia antolatu dute Udalak eta Askagintzak  ostegunerako, apirilaren 7rako, 18:30ean izango da kultur etxean. Bileran, planaren ebaluazioa egiteaz gain, parte-hartzaileek gogoeta egingo dute droga-mendekotasunaren gainean.

Honako hau izango da ebaluazio-bileraren egitaraua:

  • 18:30 Ongi etorria eta musika emanaldia (piano jolea), Orioko Udalaren eskutik.
  • 18:45 Hitzaldia: droga-mendekotasunen fenomenoaren gaineko gogoeta, Askagintzaren eskutik.
  • 19:30 Planaren ebaluazioa eta II. Planerako ildoak ezartzea.
  • 20:30 Jardunaldiaren amaiera

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide