Jubenilak eta jubenil-seniorrak, entrenatzaile eta guzti, Ligako sailkapenean irabazitako dominekin.
Asteburuan bukatu da Gipuzkoako Batel Liga. Azken sailkapenean, zumaiarrek egin duten lana kontatzen hasita, bigarren postu bat eta hirugarren bat nabarmendu behar dira: gizonezkoetan, jubenilak bigarren izan dira, eta emakumezkoetan, jubenil-seniorrak, hirugarren.