Karlos Argiñano sukaldariak zilarrezko txapela eskuratu du asteburuan, Espainia mailako XVII. Egile Sukaldaritzaren Batzarraren baitan. Apirilaren 7a bitartean, Gasteizen elkartuko dira Nazioarteko sukaldari puntakoenak.
Bere ibilbidea aitortzearren, Gasteizko alkate Patxi Lascozek eman dio sukaldari beasaindarrari garaikurra. Honek, bere aldetik, harro agertu da gizonezkoak sukaldean aritzea sustatu duelako, “elkarteetan aritzeaz gainera”. Era berean, egungo haren egitekoa haurren obesitatearen kontra borrokatzea dela nabarmendu zuen. “Ahotik osasuna eta gaixotasuna sartzen direla” azaldu zuen, hori dela eta, “asko bizitzeko denetarik eta gutxi jatea” gomendatu zuen sukaldari famatuak.