Zabalik da Gorbeiako txangorako izen-ematea

Getariako Hitza 2011ko apirilaren 4a

Dagoeneko eman daiteke izena Gorbeiako txangorako izena. Apirilaren 10ean egingo dute mendi ibilaldia, eta apirilaren 7a izango da inskribatzeko azken eguna. Horretarako, 650-46 05 88 (Ixidro) telefono zenbakira deitu behar da.

Iaz Gipuzkoari Bira anto...

Dagoeneko eman daiteke izena Gorbeiako txangorako izena. Apirilaren 10ean egingo dute mendi ibilaldia, eta apirilaren 7a izango da inskribatzeko azken eguna. Horretarako, 650-46 05 88 (Ixidro) telefono zenbakira deitu behar da.

Iaz Gipuzkoari Bira antolatu zuten Nika Lertxundik eta Ixidro Etxeberriak. Egitasmoaren arrakasta ikusita, aurten Euskal Herriko tontor altuenak igotzea erabaki zuten; herrialdeko bat. Eta datorren igandean izango da Araba eta Bizkaiak partekatzen duten gailurrera igotzeko aukera.

Gorbeiak 1.481 metro ditu. Bertara joateko autobusa goizeko 7:00etan abiatuko da Getariatik, eta eguerdiko 15:00ak alderako bueltan izatea aurreikusi dute. Goiz buelta izango da, beraz.
Antolatzaileek bidaia hau aprobetxatu nahi dute Okabe eta Ori mendietako irteerei buruzko informazioa zabaltzeko. Gainera, aterpetxe edo lotarako lekua erreserbatu behar denez, parte-hartzekoak direnen izenak hartuko dituzte, eta bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du seinale gisa.

Martxoaren 13an igo zuten lehen gailurra: Artzamendi (931 metro, Lapurdin).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide