Datorren maiatzaren 22an izango diren udal hauteskudeetarako PSE-EEko alkategai Patxi Elola izango da, eta bere burua nahiz bere zerrendakideena aurkeztu ditu alderdiaren egoitzan bertan, eguerdian eginiko agerraldian. Aurkezpenaz Gorka Landaburu kazetariak arduratu behar bazuen ere, motibo pertsonalak tarteko ezin izan du bertan izan eta haren ordez Alberto Agirrezabalek hartu du hitza. Honek adierazi duenez, “Elolak alkate izatea merezi du, horrenbeste urtez Zarautzen alde egindako lanagatik”. Jarraian, PSE-EEko alkategaiak jarraitu du ekitaldiarekin, amaitzear den legealdian alderdi sozialistak udalerrian hartu dituen erantzukizunak eta konpromisoak modu positiboan baloratuz; besteak beste, haurreskola berria, bidegorri sarea, Agenda 21, garraiobide publikoa eta zerbitzuetan eginiko lana nabarmendu du. “Gauza txikiak handi bihurtu ditugu, eta herritar guztiei iritsi zaien gauzak izan dira”, zehaztu du Udalak. Beraien politika egiteko modua xumea eta hitzezkoa dela gaineratu du, eta ildo horri berari jarraituko dutela, betiere “ezkerretik lan eginez”. Ekitaldia biribltzeko, hauteskundeetarako bere zerrendakideak aurkeztu zituen banan-banan atzekoz aurrera.
