Gorritiberearen 'Arriya (la piedra)' filmak lau sari lortu ditu Malagako zine jaialdian

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 2a

Alberto Gorritiberea zinegile zumaiarrak zuzendutako Arriya (la piedra) filma atzo estreinatu zuten Malagako XIV. Zine Jaialdiko sekzio ofizialean eta, egia esan, ez da oharkabean pasatu. Film edo zuzendari onenaren errekonozimendurik jaso ez duen arren, hainbat sari lortu ditu: Begoña Maestrek emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Biznaga saria jaso du; Saoia Larak jantzitegi onenaren saria; Gaizka Bourgevadek argazki onenaren saria; Bingen Mendizabalek soinu banda onenaren saria. Epaimahaia Vicente Aranda (lehendakaria), Ana Álvarez, Carlos Bardem, Daniel Sánchez Arévalo, Gustavo Martín Garzo, Silvia Abascal eta Verónica Forquék osatu dute, eta oraintsu eman dute jakitera beren ebazpena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide