Aralar-Ezker Batua Berdeak koalizioak bere zerrenda aurkeztu du

Zarauzko Hitza 2011ko api. 2a, 11:34

Aralar-Ezker Batua Berdeak koalizioak udal hauteskundetarako zerrenda aurkeztu du gaur goizean Zuhaizti plazan, Villa Munda aurrean. Andoni Ibarguren alkategaiaren esanetan, “zarauztarrei eskaintza politiko ezkertiarra, aurrerakoia eta anitza&#8...

Aralar-Ezker Batua Berdeak koalizioak udal hauteskundetarako zerrenda aurkeztu du gaur goizean Zuhaizti plazan, Villa Munda aurrean. Andoni Ibarguren alkategaiaren esanetan, “zarauztarrei eskaintza politiko ezkertiarra, aurrerakoia eta anitza” proposatu nahi diete: “Herritarren arazo zehatzei irtenbidea bilatzeko proposamen zehatzak plazaratuko dituen eskaintza”.  Era berean, herritarrek politikagintzan duten konfiantza “berrezkuratzea” nahi dutela adierazi du, baita “arazoak konpontzeko bide bakarra politika eta antolaketa soziala” direla ulertzea ere. Eta horretan, herritarrek “parte har dezaketela eta parte hartu behar dutela” uste du koalizioak. Azken finean, erabakiei zilegitasun handiagoa emateko eta programak aberasteko “oso modu eraginkorra” delako. Horrekin batera, euren lan ildo nagusiak aipatu dituzte: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; gardentasuna, Udala herritarrei irekiz; kulturgune egoki eta duin bat sustatu, makroproiektuak saihestuz; mugikortasuna ahalbidetu, bidegorri sarea eginez; eta hori guztia ikuspegi bakezaletik, biktima guztien aitortza eginez eta giza eskubide guztien errespetutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide