Udalbatzak Zarauzko Alde Zaharreko Plan Berezia onartu du behin betikoz

Zarauzko Hitza 2011ko apirilaren 1a

Udalbatzak Zarauzko Alde Zaharra Eraberritzeko Plan Berezia onartu zuen herenegungo osoko bilkuran, behin betikoz. Gehiengoz onetsi zuten, ordea, PPko bi ordezkarien abstentziorekin. PPko bozeramaile Rafa Olaizolak jakinarazi zuenez, Alde Zaharreko hainbat dendari planaren aurka agertu da. «Ostalarien eta merkatarien zinegotzi denez, aldeko bozkarik ezin dut eman», gehitu zuen. Tirabirak plenoan Udalbatzaren erabakiak hautsak harrotu zituen pleno aretoan. Izan ere, Alde Zaharreko hainbat bizilagunek desadostasuna agertu zuten. «Ezer esan gabe hartu dute erabakia. Ez dugu bilkuran hitza eskatzeko denborarik ere izan», nabarmendu zuen bizilagun batek. Asko kezkatuta daude. Izan ere, desjabetzeak egingo dituzte plana aurrera eraman ahal izateko. Desjabetze bidez gutxituko dituzten guneen jabeak aurka azaldu dira, besteak beste, trukean jasoko duten konpentsazioa «barregarria» delakoan. Ezker abertzaleko hautetsiak ere auzitan jarri zuten plana aurrera eramateko modua: «Parte-hartze ariketa handi bat egiteko aukera galdu da. Abiapuntua ona zen, Alde Zaharrak biziberritzeko plan bat behar zuen, baina prozesua garatu den moduagatik zapuztu egin da». Aspaldiko auzia 2006an Udala Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri zen, proiektua aurrera eraman ahal izateko diru laguntzak lortzeko. Jaurlaritzak aspaldidanik du birgaitzeko egitasmoa duten udalerriei hainbat laguntza eskaintzeko hitzarmena. Hori dela-eta, adostasunera iritsi ziren bi erakundeak. Gerora, plan bereziaren inguruko lehenengo dokumentua idatzi zuten, eta bi hilabetez egon zen jendaurrean. [...]

Udalbatzak Zarauzko Alde Zaharra Eraberritzeko Plan Berezia onartu zuen herenegungo osoko bilkuran, behin betikoz. Gehiengoz onetsi zuten, ordea, PPko bi ordezkarien abstentziorekin. PPko bozeramaile Rafa Olaizolak jakinarazi zuenez, Alde Zaharreko hainbat dendari planaren aurka agertu da. «Ostalarien eta merkatarien zinegotzi denez, aldeko bozkarik ezin dut eman», gehitu zuen. Tirabirak plenoan Udalbatzaren erabakiak hautsak harrotu zituen pleno aretoan. Izan ere, Alde Zaharreko hainbat bizilagunek desadostasuna agertu zuten. «Ezer esan gabe hartu dute erabakia. Ez dugu bilkuran hitza eskatzeko denborarik ere izan», nabarmendu zuen bizilagun batek. Asko kezkatuta daude. Izan ere, desjabetzeak egingo dituzte plana aurrera eraman ahal izateko. Desjabetze bidez gutxituko dituzten guneen jabeak aurka azaldu dira, besteak beste, trukean jasoko duten konpentsazioa «barregarria» delakoan. Ezker abertzaleko hautetsiak ere auzitan jarri zuten plana aurrera eramateko modua: «Parte-hartze ariketa handi bat egiteko aukera galdu da. Abiapuntua ona zen, Alde Zaharrak biziberritzeko plan bat behar zuen, baina prozesua garatu den moduagatik zapuztu egin da». Aspaldiko auzia 2006an Udala Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri zen, proiektua aurrera eraman ahal izateko diru laguntzak lortzeko. Jaurlaritzak aspaldidanik du birgaitzeko egitasmoa duten udalerriei hainbat laguntza eskaintzeko hitzarmena. Hori dela-eta, adostasunera iritsi ziren bi erakundeak. Gerora, plan bereziaren inguruko lehenengo dokumentua idatzi zuten, eta bi hilabetez egon zen jendaurrean. Hamalau helegite egin zituzten herritarrek, guztira; hauen artean hotela eraikitzearen eta patio pribatuak publiko bihurtzearen aurkako argudioak azaldu zituzten. Iritziok kontuan izan arren, helegiteak atzera bota zituzten. Hala, irizpide berrien arabera, beste dokumentu bat idatzi eta urrian hasierako onespena eman zioten.Urte bereko otsailean, jendaurrean aurkeztu zuten. 2008. urtean herritarrekin bilera egin zuten Udalekoek, eta bertan Torre Luzeako parkeari dagozkion gaiak izan zuen tirabira gehien. Izan ere, parkea zabaltzeko nahia azaldu zuten planaren ordezkariek. Hau posible izan zedin, eremuaren ekialdean eta mendebaldean desjabetzeak egin behar zirela-eta, hainbat bizilagun aurka azaldu zen. Hala ere, erabakiarekin aurrera egin du Udalak. 2010 hasieran udal ordezkariek eta plana egituratu duten arkitektoak foroa egin zuten herritarrekin. Hainbat herritarrek desadostasuna eta kezka agertu zuen planaren aurrean. Ildo horretatik, Plana ez! plataforma osatu zuten, eta planak biltzen dituen neurriak atzera botatzearren 2.000 sinadura lortu zituzten bizilagunek. Era berean, dokumentuaren aurkako 89 helegite aurkeztu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide