Urtero bezala, Pagoeta Mendi Elkarteak Zarautz- Arantzazu bi mendi ibilaldi egingo ditu, bata hilaren 30ean, eta bestea maiatzaren 14an. Ibilaldi horietakoren batean parte hartu nahi dutenek astelehenean elkartearen egoitzan egingo duten bilerara bertaratu beharko du. 20:00etan egingo dute bilkura, eta bertan eman beharko dute izena interesa dutenek.