Udazkenean estreinatuko dute 'Harriya' filma Euskal Herrian

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 1a

Lehiatzeko aukera izatea soilik "berri ona" izan dela dio Alberto Gorritiberea zinemagile zumaiarrak. Malagan (Espainia) dago, Harriya filma, bere azken lana, hiriko zinemaldian lehiatzekoa baita. "Esperoan gara, ea berri on gehiago izaten dugun". Ikusleei gustatzea izango litzateke, zuzendariaren arabera, lehen berri ona. Eta saria bigarrena: "Ez dugu sariagatik lan egiten, ez ditugula nahi esaten dugu... Baina ea ematen diguten!", dio. Bihar eguerdirako jakinaraziko dute zein filme saritu duten. Malagako esperientzia "frogatzat" du Gorritibereak: "Gisa horretako film batek Euskal Herritik kanpo nolako harrera duen neurtzeko balioko digu. Horregatik ikusi nuen Malagako Zinemaldia begi onez, hasiera-hasieratik". Bidaiaren hasiera baino ez da izango. Eta Euskal Herrian estreinatzeko data jarri ez badute ere, udazkenari begira aurkeztuko dutela jakinarazi du zumaiarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide