Eusko Jaurlaritzak Europan 11 egitasmoko Batzorde Betearazleeen topaketa aurkeztu du gaur, Europako arkitekto gazteei zuzendutako ideia-lehiaketa. Arkitektoek hirigintza eta etxebizitza planak diseinatzeko sormena erakutsi ahal izango dute lehiaketa honen bidez. Egitasmoaren helburua da “Europako eskualde, hiri eta herrietako garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala laguntzeko” ideiak sortzea, eta horretarako Getaria izango dute kokalekuetako bat. Izan ere, lehiaketan Europako 18 herrialdek hartuko dute parte, eta Eusko Jaurlaritzak Getaria eta Sestao proposatu ditu proiektuak aurrera eramateko.
Hori hala, Getariako Potzuaga Gaina eremua aztertu beharko dute ideia-lehiaketan parte hartzen dutenek. Bertan, 130 etxebizitza eraikiko dituzte, eta lehiakideek hiri-ingurunea eta medio fisikoak aztertuko dituzte. Halaber, “hiriaren eta eremu naturalaren arteko trantsizioa” ere izango dute aztergai. Eremu horretako etxebizitzak babestutakoak izanik, “irizpide bioklimatikoak eta aurrekontu mugak” kontutan hartu behar direla adierazi du Jaurlaritzak. “Arkitekturak gai izan behar du lekuaren berezko ezaugarrien kontresanei soluzioa emteako”, jakinarazi dute.
Momentuz, Getariako proiektuan aritzeko 12 taldek eman dute izena. Hala ere, lehiaketan izena emateko epea ekainaren 10ean amaituko da, eta ematzaitzak abenduaren 15ean emango dituzte argitara.
IƱaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak, Maria Asuncion Romero Espainiako Sustapen Ministerioko Etxebizitzako Idazkari Nagusiak eta Thomas Sieverts Europan Europa erakundeko presidenteak ireki dute gaur egitasmoa.