Udal Liburutegia hilaren 11tik aurrera itxi egingo dute

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 1a

Zumaiako Udal Liburutegia Alondegiko kultur etxe berrira lekualdatuko dute, eta, beraz, hilaren 11tik aurrera egun Forondan dagoen liburutegia itxi egingo dute, lekualdatu bitartean. Arduradunek Alondegia hurrengo hilean irekitzea aurreikusten dute; bitarte horretan, ordea, maileguan dauden liburuak Forondan bertan itzuli daitezkeela adierazi dute. Izan ere, Foronda kultur etxeak irekita jarraituko du. Hala, dagoeneko hasiak dituzten  ikastaroak bertan egiten jarraituko dute, baita aurreikusita dituzten ekitaldiak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide