Glu Glu Producciones konpainiaren eskutik, "Nick Maritxu, Nick Bartolo" antzezlana ikusi ahal izango da gaur gauean Aita Mari aretoan (22:00etan). Galder Perez da obraren egilea eta zuzendaria, eta taula gainean Ugaitz Alegria eta Ylenia Baglietto aktoreak izango dira. Bestalde, igandean, 12:00etan, Aitona Matias lana aurkeztuko du Teatro NU taldeak haurrentzat.