Software librearen inguruko ikastaroa emango du apirilak 4tik 18ra bitartean Iratxe Esnaola informatikariak Getariako Harralde tabernan. Printzipioz, hiru eskola eskainiko ditu Esnaolak; apirilaren 4ean, 11ean eta 18an. Esnaolak Ubuntu sistema operatiboaren inguruan jardungo du ikastaroan zehar; apirilaren 4ean, software librearen edota fitxategi sistemaren inguruko ezagutza teorikoak eskainiko ditu; apirilaren 11n, berriz, nahi duenak Ubuntu sistema operatiboa instalatu ahal izango du, baita Windows sistema ere. Azkenik, apirilaren 18ko eskolan Ubuntu erabiltzen ikasiko dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Aste Santuak eta gero beste saioren bat egingo dute, ikasleek hala eskatuz gero. Bertan, sortutako arazoak eta kezkak azaltzeko aukera izango dute. Saioak 19:00etatik 20:30etara bitartean egingo dituzte.