Herritarren segurtasunerako desfibrilagailuak ezarri dituzte kiroldegian zein Astin

Zarauzko Hitza 2011ko martxoaren 31

Herritarren segurtasuna bermatzearren, Zarauzko Kirol Patronatuak bi desfibrilagailu eskuratu ditu. Kirol zinegotzi Iban San Martinek jakinarazi duenez, horietako bat Astin kokatu dute, futbolarien aldagelen alboan; bestea, berriz, Udal Kiroldegiko har...

Herritarren segurtasuna bermatzearren, Zarauzko Kirol Patronatuak bi desfibrilagailu eskuratu ditu. Kirol zinegotzi Iban San Martinek jakinarazi duenez, horietako bat Astin kokatu dute, futbolarien aldagelen alboan; bestea, berriz, Udal Kiroldegiko harreran.

San Martinen arabera,  ez da mediku-ezagutzarik izan behar tresna erabiltzeko. Ikastaroa jaso izana nahikoa da defibrilagailua erabili ahal izateko. Ildo horretatik, Kirol Patronatuak ikastaroa antolatu du datorren hilaren 7rako. 10:00etan izango da hitzordua, Kiroldegiko aretoan.  Herritar orok har dezake parte ikastaroan.

Desfibrilagailuaren abantailak

Desfibrilagailua bihotz-birika gelditze kasuetan erabiltzen da. Bihotz erritmoa egonkortzen laguntzen duen tresna da honakoa. Aparatuaz gain, beste hainbat tresna kokatu dituzte  aipatu lekuetan: desfibrilagailua egoera onean dagoen erakusten duen  eta tresna mugitu dutela adierazten duten zaintza sistemak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide