Ikusgai da jada datorren maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarakohautesleen zerrenda. Interesa dutenek Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29) aurkituko du aipatu zerrenda, hilaren 4tik 11era bitartean 08:00etatik 14:30era. Erreklamatu ahal izateko NA edo pasaportea aurkeztu beharko dira.
2011ko otsailaren 1a baino lehen Zarautzen erroldatuta dauden pertsonak agertzen dira zerrenda horietan.Espainian bozkatu nahi duten eta adierazpena aurretik egina duten atzerritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera.