Ardo dastaketa ikastaroa antolatu du Toki Alai elkarteak

Karkara.eus 2011ko martxoaren 31

Apirilaren 1ean, ostiralean, izango da saioa Mikel Garaizabal enologoarekin

Ikastaroak antolatu eta antolatu dabil azkenaldian Toki Alai elkartea. Ardo dastaketari buruzkoa izango da oraingoz azkena, apirilaren 1erako jarritakoa. Mikel Garaizabal eno...

Apirilaren 1ean, ostiralean, izango da saioa Mikel Garaizabal enologoarekin

Ikastaroak antolatu eta antolatu dabil azkenaldian Toki Alai elkartea. Ardo dastaketari buruzkoa izango da oraingoz azkena, apirilaren 1erako jarritakoa. Mikel Garaizabal enologoak emango du ikastaroa, 15 euroren truke. Eta ardoaz gozatzeko oinarrizko aholkuez gain, Garaizabalek berak ardoei buruz egindako liburu bana oparituko zaio parte hartzaile bakoitzari.

Interesa duenak 943 89 07 89 telefono zenbakian eman beharko du izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide