Beste 80 gonbita jarriko dira eskuragarri 'Baginaren bakarrizketak' ikusteko

Karkara.eus 2011ko martxoaren 31

Kultur etxea txiki geratuta, Orioko Herri Ikastolako aretoan eskainiko da antzezlana

Begoña Bilbaok zuzendutako eta Aitziber Garmendiak eta Ainhoa Garaik antzeztutako Baginaren bakarrizketak lana ikusi eta entzuteko herritarren eskura jarritako 140 ...

Kultur etxea txiki geratuta, Orioko Herri Ikastolako aretoan eskainiko da antzezlana

Begoña Bilbaok zuzendutako eta Aitziber Garmendiak eta Ainhoa Garaik antzeztutako Baginaren bakarrizketak lana ikusi eta entzuteko herritarren eskura jarritako 140 gonbita egun batetik bestera, azkar batean, eraman ditu jendeak Orioko Herri Ikastolako idazkaritzatik eta Orioko Kultur Etxetik. Eskaera ikusita, antzezlana kultur etxetik Ikastolako aretora eramatea erabaki du Udalak azken momentuan. Ondorioz, beste 80 gonbita jarriko dituzte eskuragarri gaur arratsaldean bertan: 40 kultur etxean eta beste horrenbeste Ikastolako idazkaritzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide