Monte Albertia Institutua osasun zentro zaharrean egongo da, leku faltari aurre eginez

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko martxoaren 31

IES Monte Albertia BHI Ilezaintza eta Estetika Lanbide Heziketako zentro publikoa Zarauzko osasun zentro zaharrean kokatuko dute epe laburrean. Horren berri eman zuten Hezkuntza zinegotzi Gloria Vazquezek eta zentroko zuzendari Amaya Oñederrak, pasa den astelehenean egin zuten agerraldian. «Monte Albertiako ikasleek azken urteotan leku faltagatik arazoak izan dituzte», nabarmendu zuen Oñederrak. Horri irteera emateko, Udalak eta Monte Albertia Zentroak hitzarmena sinatu dute. Vazquezen esanetan, osasun zentro zaharra «leku aproposa» bertan Ilezaintza eta Estetika Institutua egon dadin: «Eraikin handia da, eta horrek lanbide heziketako ikasketak egin ahal izateko eskaerari erantzungo dio. Egun, ikasleak oso estututa daude Monte Albertiako eraikinean, eta ez du hazteko aukerarik ematen. Era berean, Lizardi Institutuaren ondoan egoteak ikasteko giro paregabea sortuko du bertan». Jakinarazi zuenez, zentroa lekuz aldatu ahal izateko prozesu administratiboa martxan da dagoeneko. Gerora, Hezkuntza Saila arduratuko da zentroa egokitzeaz. 1.500 metro koadro Egun, Monte Albertia aterpetxeko beheko solairua hartzen du ilezaintza eta estetika zentroak; 400 metro koadro, guztira. Bertan ez dago eskolako jarduerak aurrera eramateko nahikoa espazio, ordea. Ildo horretatik, osasun zentro zaharraren gainean beste solairu bat eraikitzea aurreikusi du Hezkuntza Sailak, egun eskolak dituen 186 ikasleentzat lekua egokitze aldera. Hala, behin beharrezko egokitzapenak egin ostean, 1.500 metro koadro izango ditu. Vazquezek adierazi zuenez, [...]

IES Monte Albertia BHI Ilezaintza eta Estetika Lanbide Heziketako zentro publikoa Zarauzko osasun zentro zaharrean kokatuko dute epe laburrean. Horren berri eman zuten Hezkuntza zinegotzi Gloria Vazquezek eta zentroko zuzendari Amaya Oñederrak, pasa den astelehenean egin zuten agerraldian. «Monte Albertiako ikasleek azken urteotan leku faltagatik arazoak izan dituzte», nabarmendu zuen Oñederrak. Horri irteera emateko, Udalak eta Monte Albertia Zentroak hitzarmena sinatu dute.
Vazquezen esanetan, osasun zentro zaharra «leku aproposa» bertan Ilezaintza eta Estetika Institutua egon dadin: «Eraikin handia da, eta horrek lanbide heziketako ikasketak egin ahal izateko eskaerari erantzungo dio. Egun, ikasleak oso estututa daude Monte Albertiako eraikinean, eta ez du hazteko aukerarik ematen. Era berean, Lizardi Institutuaren ondoan egoteak ikasteko giro paregabea sortuko du bertan».
Jakinarazi zuenez, zentroa lekuz aldatu ahal izateko prozesu administratiboa martxan da dagoeneko. Gerora, Hezkuntza Saila arduratuko da zentroa egokitzeaz.
1.500 metro koadro
Egun, Monte Albertia aterpetxeko beheko solairua hartzen du ilezaintza eta estetika zentroak; 400 metro koadro, guztira. Bertan ez dago eskolako jarduerak aurrera eramateko nahikoa espazio, ordea. Ildo horretatik, osasun zentro zaharraren gainean beste solairu bat eraikitzea aurreikusi du Hezkuntza Sailak, egun eskolak dituen 186 ikasleentzat lekua egokitze aldera. Hala, behin beharrezko egokitzapenak egin ostean, 1.500 metro koadro izango ditu.
Vazquezek adierazi zuenez, «ahalik eta azkarren» egokituko dute eraikin zaharra. Hala espero du Oñederrak: «2012an eskolaren 50. urteurrena ospatuko dugu. Ilusio handia egingo liguke, beraz, ordurako osasun zentro zaharrean kokatuta egongo bagina».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide