”Gure aurreiritziak desmuntatu beharra dago”

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko martxoaren 31

Gaur, Korrika kulturalaren baitan, Juanjo Ruizek, Emun Kooperatibako Hizkuntza normalkuntzarako teknikariak, TELP hitzaldia eskainiko du, 18:30ean Antoniano aretoan. Zein da gaurko hitzaldiaren helburua? Hitzaldiaren helburua TELP tailerrari buruzko giltzarri batzuk ematea da. TELP tailerra euskaraldunek euskaraz nonahi eta modu erosoan egin ahal izateko sortutako 10 orduko tailerra da. Tailerrean ikuspegi psikologikoa, norbanakoaren ikuspegia, aplikatzen dugu egoera batzuei aurre egiteko. Nori zuzenduta dago hitzaldia? Euskaraz aritzeagatik deserosotasun sentimenduak izaten dituzten hiztunei eta, oro har, euskaldun kontzientziatuei, hitzaldian klabe batzuk jaso ditzaketelako eta, nahi izanez gero, TELP tailerren batean izena emateko interesa izan dezaketelako. Ikuspegi psikologikoa lantzen da, beraz egoera batzuei irtenbidea bilatzeko irtenbide pertsonalak lantzen ditugu. Euskararen normalizazioan psikologia ezagutzak aplikatzen ditugu. Horrek ez du esan nahi euskara normalizatzeko beste maila batzuetan eragin behar ez denik. Hizkuntza politika egokiak behar dira, hiztun komunitatea artikulatu behar da, arnasguneak behar dira. Guk TELP tailerra maila horietako eragiletzaren osagarri ikusten dugu. Maila askotan eragin behar da eta norbanakoaren maila horietako bat da. Garrantzitsua iruditzen zait ere erreferente euskaldunak behar ditugula esatea. Hor lan handia egin dezakete pertsona publikoak (politikariak, goi mailako kirolariak, aktoreak…), pertsona askorentzat erreferente baitira. Ahaztu gabe gutariko bakoitza eredu izan daitekeela familian, lantokian, kalean eta beste hainbat tokitan. Egoera jakinen aurrean [...]

Gaur, Korrika kulturalaren baitan, Juanjo Ruizek, Emun Kooperatibako Hizkuntza normalkuntzarako teknikariak, TELP hitzaldia eskainiko du, 18:30ean Antoniano aretoan.
Zein da gaurko hitzaldiaren helburua?
Hitzaldiaren helburua TELP tailerrari buruzko giltzarri batzuk ematea da. TELP tailerra euskaraldunek euskaraz nonahi eta modu erosoan egin ahal izateko sortutako 10 orduko tailerra da. Tailerrean ikuspegi psikologikoa, norbanakoaren ikuspegia, aplikatzen dugu egoera batzuei aurre egiteko.
Nori zuzenduta dago hitzaldia?
Euskaraz aritzeagatik deserosotasun sentimenduak izaten dituzten hiztunei eta, oro har, euskaldun kontzientziatuei, hitzaldian klabe batzuk jaso ditzaketelako eta, nahi izanez gero, TELP tailerren batean izena emateko interesa izan dezaketelako. Ikuspegi psikologikoa lantzen da, beraz egoera batzuei irtenbidea bilatzeko irtenbide pertsonalak lantzen ditugu. Euskararen normalizazioan psikologia ezagutzak aplikatzen ditugu. Horrek ez du esan nahi euskara normalizatzeko beste maila batzuetan eragin behar ez denik. Hizkuntza politika egokiak behar dira, hiztun komunitatea artikulatu behar da, arnasguneak behar dira. Guk TELP tailerra maila horietako eragiletzaren osagarri ikusten dugu. Maila askotan eragin behar da eta norbanakoaren maila horietako bat da. Garrantzitsua iruditzen zait ere erreferente euskaldunak behar ditugula esatea. Hor lan handia egin dezakete pertsona publikoak (politikariak, goi mailako kirolariak, aktoreak…), pertsona askorentzat erreferente baitira. Ahaztu gabe gutariko bakoitza eredu izan daitekeela familian, lantokian, kalean eta beste hainbat tokitan.
Egoera jakinen aurrean nola jokatu jakiteko baliabide praktikoak azalduko dituzu.
TELP tailerrean erakusten dugun moduan, euskararen egoeraz kontzientzia izatea ez da nahikoa deserosotasun sentimenduak murriztu eta euskaraz eroso aritzeko. Hori dela eta, jakin behar dugu zer pentsatu behar dugun, zer esan behar dugun hitzekin eta ez hitzezko komunikazioarekin, eta jakin behar dugu zer sentitu behar dugun. TELP tailerrean hiru maila horietako baliabideak lantzen ditugu. Gaztelaniara jotzen dugun egoera jakinetan aplikatzeko baliabideak dira. Adibidez, zerbitzariak euskaldun itxura ez badu, gaztelaniaz zuzentzen gatzaizkio hasieratik. Baina hori aurreiritzietatik abiatutako portaera da. Zer itxura du gaur egun euskaldun batek? Zorionez egun arraza eta kolore guztietako euskaldunak ditugu Euskal Herrian. Baliabide moduan gure aurreiritziak desmuntatzea garrantzitsua da. Eta horrekin batera baliabide komunikatiboak erabil ditzakegu, euskaraz polikiago hitz egin, keinuekin lagundu, etab. Hizkuntza asertibitatea erabiltzen ikasiko dute TELP tailerretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide