Bakerako bidea, euskal jendartea

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko martxoaren 31

Urola Kostako Gernikako akordioaren sinatzaileek (Aralar, EA, ezker abertzalea, LAB, Gazte Independentistak, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Bilgune Feminista eta Etxerat )Espainiako Auzitegi Gorenak Sortu legez kanpo utzi izana salatu zuten heren...



Urola Kostako Gernikako akordioaren sinatzaileek (Aralar, EA, ezker abertzalea, LAB, Gazte Independentistak, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Bilgune Feminista eta Etxerat )Espainiako Auzitegi Gorenak Sortu legez kanpo utzi izana salatu zuten herenegun, agerraldi publikoan.

«Bakea eta normalizazioa lortzeko, giza eskubideak oinarri izanik, ezinbestekoa da eskubide zibil eta guztiekiko begirunea. Estatuak zapuztu nahi izan du, ordea, bake prozesurako eta normalizazio politikorako aukera», nabarmendu zuten. Ildo horretatik, bakea lortzeko motorra euskal jendartea dela esan zuten. Bide horretan, larunbatean Bilbon Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain! lemapean egingo duten manifestazioa nazionalean parte hartzera deitu dituzte eskualdeko herritarrak. Autobusez joan nahi dutenek ohiko lekuetan eman beharko dute izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide