Bihar jarriko dute abian aireportura doan autobus zerbitzua

Zarauzko Hitza 2011ko martxoaren 31

Zarautz Loiuko aireportu bizkaitarrekin lotuk duen autobus linea datorren apirilaren 1ean jarriko da abian zortzi hilabetez proba gisa. Garraio publikoko eskaintza berri honeetako erabiltzaileek 13,30 euro ordaindu beharko dituzte Gipuzkoako herri hone...

Zarautz Loiuko aireportu bizkaitarrekin lotuk duen autobus linea datorren apirilaren 1ean jarriko da abian zortzi hilabetez proba gisa. Garraio publikoko eskaintza berri honeetako erabiltzaileek 13,30 euro ordaindu beharko dituzte Gipuzkoako herri honetatik Loiuko aireporturainoko bidaia egiteko edo handik hona etortzeko.

Autobusak 5:30etan, 9:30etan, 14:00etan eta 17:30etan aterako dira aireportu aldera. Geldialdi bat izango du Eibarren, eta ordu eta erdiko iraupena orotara gutxi-gorabehera. Hango aireportutik Zarautza etortzeko ere ordutegia finkatu da eta hauxe da: 7:00etan, 11:30etan, 15:30etan eta 20.30etan. Nolanahi ere, bidaiaren ordainketa ezingo da egin tiket bakarreko txartelarekin.

Zerbitzua zabaltze aldera, Donostia eta Loiuko aireportua lotzen dituen linea aldatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketarako sailari egindako proposamenaren ondotik etorri da orain gauzatu den ekimen hau. Zehazkiago esanda, bi geldialdi berri Zarautzen eta Eibarren egitea planteatu zen, era honetan, Gipuzkoako biztanleriaren sektore zabal batek zerbitzua modu erosoago eta hurbilagoan baliatzeko aukera izan dezan.

Zarauzko garraio publikoak inguruko herriekin dituen lotura onak eta bailarako erabiltzaile potentzialen kopurua izan dira foru erakundeak kontuan hartu eta zerbitzua abian jartzera bultzatu dituenak, jakinik oraingoz behin-behineko izaera iznago duela bere baliagarritasuna baieztatzen den bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide