Gaztekutxa Surf Txapelketan izena emateko epea etzi amaituko da

Zarauzko Hitza 2011ko martxoaren 30a

Gipuzkoa Surf Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Gaztekutxa Gipuzkoako Surf txapelketa jokatuko dute datorren hilaren 2an, 3an, 9an eta 10ean Donostiako Zurriola hondartzan. Interesa duenak izena eman dezake martxoaren 31a bita...

Gipuzkoa Surf Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Gaztekutxa Gipuzkoako Surf txapelketa jokatuko dute datorren hilaren 2an, 3an, 9an eta 10ean Donostiako Zurriola hondartzan. Interesa duenak izena eman dezake martxoaren 31a bitartean, 14:00ak baino lehen. Horretarako maila bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko dira, eta GSFren kontu korrontean sartu (21010001110006928287) eta faxez (943-47 45 74) edota emailez (gsf@euskalsurf.com) bidali beharko dute ziurtagiria.
Open, Senior, Master, Longboard eta 18 urtez, 16 urtez, 14 urtez eta 12 urtez azpiko mailetako gizonezko surflariek hartu ahalko dute parte txapelketan. Emakumeen kasuan, Open eta 18 urtez, 16 urtez, 14 urtez eta 12 urtez azpiko kirolariek eman ahalko dute izena. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi kategoriatan lehiatuko dute, norbere mailane ta Open edota Longboard kategorian, alegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide