Errusiar iraultzako giro literarioa bihar, Kafe Toreron

Aritz Mutiozabal 2011ko martxoaren 30a

Kafe Torerok errusiar iraultzako idazleak aurkeztuko ditu bihar gauean ‘Errusiar gaua’ ikuskizunean, Euskalduna tabernan, 21:30ean hasita. Patxi Santamaria aktoreak gidatuko du saioa, Nekane Igarza piano-jolearen laguntzarekin. «Errusiar iraultza garaiko literatura jorratu nahi zutela azaldu zidaten Kafe Toreroko lagunek; hau da, iraultza aurreko, garaiko eta ondorengo giro intelektual-literarioa. Haiek garbi zuten arlo guztiak islatu nahi zituztela: poesia, prosa eta antzerkia», dio aktoreak. Kafe Toreroko taldeak zenbait idazleren izenak jarri zituen mahai gainean, eta ondoren Santamariak berak beste batzuk proposatu zituen. Elkarlanean, egileak eta testuak aukeratu zituzten gau-emanaldia girotzeko. Hiru atal nagusi ditu ikuskizunak. Lehenengoan poesia da protagonista, Vladimir Maiakovski, Anna Ajmatova eta Boris Pasternak idazleen olerki irakurtaldiak. Bigarrenean, Leon Tolstoiren narratiba. Edonola ere, aktore zarauztarrak ez du bere eleberriren baten pasarterik ekarriko, baizik eta idazle errusiarrak eta Mahatma Gandhik indarkeriarik gabeko borrokaren inguruan trukatu zituzten gutunak. Hirugarren eta azken atalean antzerkia landuko dute, Anton Chejoven Tabakoa erretzeak dakarren kalteaz bakarrizketarekin. Aktoreak nabarmendu duenez, «kuriosoa da, benetan. Beharbada, jendeak antzerki aldetik ez du horrenbeste ezagutuko Chejov; izan ere, Euskal Herrian egin izan da, baina ez da asko mugitu. Antzeztuko dudana oso ipuin polita da, bere ironia eta komedia ukituarekin». Literatur ikuskizunak zuzeneko musika izango du, Nekane Igarza piano-jotzaile donostiarraren eskutik. Kasu honetan [...]

Kafe Torerok errusiar iraultzako idazleak aurkeztuko ditu bihar gauean ‘Errusiar gaua’ ikuskizunean, Euskalduna tabernan, 21:30ean hasita. Patxi Santamaria aktoreak gidatuko du saioa, Nekane Igarza piano-jolearen laguntzarekin. «Errusiar iraultza garaiko literatura jorratu nahi zutela azaldu zidaten Kafe Toreroko lagunek; hau da, iraultza aurreko, garaiko eta ondorengo giro intelektual-literarioa. Haiek garbi zuten arlo guztiak islatu nahi zituztela: poesia, prosa eta antzerkia», dio aktoreak.


Kafe Toreroko taldeak zenbait idazleren izenak jarri zituen mahai gainean, eta ondoren Santamariak berak beste batzuk proposatu zituen. Elkarlanean, egileak eta testuak aukeratu zituzten gau-emanaldia girotzeko. Hiru atal nagusi ditu ikuskizunak. Lehenengoan poesia da protagonista, Vladimir Maiakovski, Anna Ajmatova eta Boris Pasternak idazleen olerki irakurtaldiak. Bigarrenean, Leon Tolstoiren narratiba. Edonola ere, aktore zarauztarrak ez du bere eleberriren baten pasarterik ekarriko, baizik eta idazle errusiarrak eta Mahatma Gandhik indarkeriarik gabeko borrokaren inguruan trukatu zituzten gutunak.
Hirugarren eta azken atalean antzerkia landuko dute, Anton Chejoven Tabakoa erretzeak dakarren kalteaz bakarrizketarekin. Aktoreak nabarmendu duenez, «kuriosoa da, benetan. Beharbada, jendeak antzerki aldetik ez du horrenbeste ezagutuko Chejov; izan ere, Euskal Herrian egin izan da, baina ez da asko mugitu. Antzeztuko dudana oso ipuin polita da, bere ironia eta komedia ukituarekin».
Literatur ikuskizunak zuzeneko musika izango du, Nekane Igarza piano-jotzaile donostiarraren eskutik. Kasu honetan ere, garaiko laupabost musikagile errusiarren piezek jantziko dute Santamariaren jarduna; besteak beste, Moussourgskyren lanak entzun ahal izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide