'Baginaren bakarrizketak' antzezlana ikusteko gonbidapenak eskuragarri daude

Karkara.eus 2011ko martxoaren 29a

Kultur etxean egingo dute saioa larunbat gauean

Baginaren bakarrizketak antzezlana ikusteko aukera izango da larunbatean, apirilaren 2an, 22:00etan kultur etxean. Ikastolak antolatu du emanaldia, Orioko Udalaren laguntzaz, Kutxaren kultur programaren...

Kultur etxean egingo dute saioa larunbat gauean

Baginaren bakarrizketak antzezlana ikusteko aukera izango da larunbatean, apirilaren 2an, 22:00etan kultur etxean. Ikastolak antolatu du emanaldia, Orioko Udalaren laguntzaz, Kutxaren kultur programaren barruan.

Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai izango dira taula gainean eta bi emakumeren arteko elkarrizketa egingo dute, beti ere, sexuari buruz hizketan. Adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako emakumeen elkarrizketetan oinarrituta, emakumeek euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erruak eta lotsak libre utziko dituzte antzezlanean. Orioko kultur etxean apirilaren 2an ikusi ahal izango da 22:00etan. Umorea, poesia eta probokazioa nahasiz azalduko dute emakumeen sexualitatea.

Baginaren bakarrizketak gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu eta dinamika sortzeaz gain, lotsarik gabe, emakumeen sexualitatea argi eta garbi azaltzen duena. Izan ere, umoreak, samurtasunak eta tarteka izuak ere bat egingo dute obra honetan.

Antzezlana ikusteko sarrera doanekoa izango bada ere, aldez aurretik, gonbita eskuratu behar da. Guztira, 120 gonbita jarriko dira eskuragarri: erdiak kultur etxean eta beste erdiak ikastolako idazkaritzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide