Alberto Gorritiberea, pelikularen grabazio saio batean. Argazkia: Juan Luis Romatet
Joan den urteko udan grabatu zuen Alberto Gorritibereak Arriya filma, Zumaia, Zestoa eta Lasaoko parajetan gehienbat. Ordudanik, hamaika bidaia egin ditu negu partean Madril aldera pelikularen muntaia egin eta azken ukituak emateko. Atzo jaso zuen lehen kopia, eta ostiralean estreinatuko da, Malagako Festibaleko sekzio ofizialean. "Jendeak pelikula nola hartzen duen, horren zai nago orain", aitortu digu egileak. Hemen ikus ditzakezue filmeko lehen irudi batzuk.