Kilometroak 2011ren harira, hitzarmena sinatu dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eta Hitzak

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 28a

Kilometroak 2011ren harira, lankidetza hitzarmena sinatu dute eguerdian Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eta Urola Kostako Hitzak. Sinatze ekitaldian Kilometroak 2011ko koordinatzaile orokor Igor Elortza Saez de Egilazek eta Roman Azkuek, eta Urola Kostako Hitzako kudeatzaile Uxua Ostolazak eta zuzendari Leire Ventasek hartu dute parte. Euskalgintzako bi eragileren arteko elkarlana bermatzen du akordioak, eta publizitatearen arloko konpromisoak hartu dituzte bi aldeek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide