Saregileen eskola inauguratu berri dute

Onintza Lete Arrieta 2011ko martxoaren 28a

12:00etan inauguratu dute saregileen eskola, kofradia zaharraren lokalean. Herriko 24 saregileek babesean lan egiteko aukera izango dute lokal horri esker, eta baldintza hobeagoetan. Horretaz gain, beren lanbidea profesionalizatzeko eskola hartuko du l...

12:00etan inauguratu dute saregileen eskola, kofradia zaharraren lokalean. Herriko 24 saregileek babesean lan egiteko aukera izango dute lokal horri esker, eta baldintza hobeagoetan. Horretaz gain, beren lanbidea profesionalizatzeko eskola hartuko du lokalak. Ikastaroak “datorren astean bertan” has daitezke, Lurdes Etxeberria saregileak jakinarazi duenez: “Egun hau iristeko zain egon gara. Elkartetik lan asko eginda lortu dugu hau”, esan du Etxeberriak. Saregileek egindako lana azpimarratu du Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak ere. Inauguratu duten lokala aurrerapausoa izan arren, “oraindik lan egin behar da sektorearen profesionalizazioaren bidean”, esan du. Hala, lan osasunari dagokionez diagnostikoa egingo dute, lanari lotutako gaixotasunak aintzat hartzeko bidean. Ikastaroei esker lanbide zehatz honetako titulua jasoko dute saregileek, eta lanbidearen profesionalizazioan urrats garrantzitsua izango da. Saregileak eta saregile izandakoak, inaugurazioan Saregileak eta saregile izandakoak, inaugurazioan IMG_0957 IMG_0959 IMG_0920 IMG_0919 IMG_0924 IMG_0921 IMG_0926

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide