Eguraldiak ateri eutsi zion larunbatean milatik gora korrikalarik Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia egin zuten bitartean. 16:30ean hasi zuten saioa, eta Stanley Biwot izan zen garailea. 1:00:23 denbora egin zuen, eta probako denbora ondu zuen. Orain arte Yared Asmeronena zen denbora onena, 1:00:28rekin. Emakumezkoetan Fridah Domongole izan zen azkarrena, 1:11:32 denborarekin.
Diego Garcia korrikalari azkoitiarra orain 10 urte hil zela-eta, aurtengoan lasterketaren aurretik haren inguruko erakusketa zabaldu zuten Torre Zuri erakustokian. Asier Aranbarri alkateak Garciaren gizatasuna azpimarratu zuen, eta lasterketa aurreko ohiko minutu bateko isilunearen ondoren, Martin Fiz korrikalari ohiak eta Garciaren lagunminak mikrofonoa hartu zuen “atleta guztien izenean”, esaldi bakarra esateko: “Diego Garcia, leiendak aurrera darrai”.